Metrologian graduondokoa, Armeriako eskaintza berria azaltzeko saioa egingo da astelehenean
2018/03/02
18:03
eta kitto!
Datorren astean, martxoaren 6an hasiko dira Metrologian graduondokoa ematen Armeria Eskolan. Eibarko ikastetxea estatu mailan espezializazio hau eskaintzen lehena izango da eta, horri buruzko azalpenak emateko asmoz, astelehenean (martxoak 5) “METROLOGIA OPENING DAY (#MOD)” izenburuko saioa antolatu dute. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Armeria Eskolako Ikasle Ohien lokalean eta ordubete inguru iraungo du. Besteak beste enpresek, ikasleek, erakundeek eta Hezkuntza Saileko ordezkariek hartuko dute parte. Azalpenak entzun eta gero, mokadutxoa eskainiko diete saiora joandako guztiei eta networking-a hasiko da, “jendeak modu lasaiagoan berba egiteko aukera izateko”.
Egun batzuk barru eskaintzen hasiko diren espezializazioa garatzeko, Armeria Eskola sektore horretako bi erreferenterekin elkartu da: Metrologia SARIKI eta automozioko ACICAE klusterrarekin, AIC Academy zentroaren bidez.
Eskaintza berrian hainbat ikastetxetako ikasleek hartuko dute parte, hain zuzen ere Fabrikazio Mekanikoko Goi Zikloa amaitzen ari direnak. Espezializazioan zehar, ezagutza berria praktikan jartzeko aukera izango dute, dual eran, beka bidez, Bizkaia eta Gipuzkoako 11 enpresatan. Ikasleek 2.000 ordu egingo dituzte guztira, eskolako formazioa eta lantokiko praktikak uztartuta. Ikastetxetik adierazi dutenez, “amaitzen dutenean Metrologian adituak diren goi-mailako teknikariak izango dira, lan mundua bertatik bertara ezagutuko dutenak, gainera. Azken urteotan metrologoaren figura Debabarreneko industrietan asko bilatzen ari diren profila da eta, kasu batzuetan, urtebete baino gehiagorako ordezkapen kontratuak egin dituzte”.