Armeriako ikasle onenak saritu dituzte
Atzo (eguena, hilak 20) banatu zituzten 2013-2014 ikasturteko Armeria Eskolako Ikasleen Guraso Elkartearen Ikasketa Sariak. Ikasleen espediente akademikoei begiratu eta gero, saritutako ikasleak hauek izan ziren: Yerai Astigarraga Ruiz eta Andoni Retana Sendino (“Mekanizazioa” zikloa), Irfan Khan Anjum eta Asier Salaberria Garate (“Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan” zikloa), Jose Ariel Zuñiga Rojas (“Mekatronika industriala” zikloa), Daniel Santos Perez eta Erlantz Salas De La Concepcion (“Telekomunikazio eta informatika sistemak” zikloa), Daniel Vinaras Arquillo, Angel Hidalgo Bueno eta Unai Gasteain Elustondo (“Automatizazioa eta robotika industriala” zikloa) eta Jon Korta Aranburu eta Jon Egaña Berriozabalgoitia (“Mantentze-lan elektronikoa” zikloa). Horrez gain, “Instalazio elektrikoa eta automatikoak” zikloko Patxi Marin Castillak Ikasketa Sari Berezia jaso zuen "espediente akademiko bikaina izateagatik".