Armeriako ikasleek proiektuen aurkezpen publikoa egingo dute bihar

Armeriako ikasleek proiektuen aurkezpen publikoa egingo dute bihar
2014/02/06 00:00
eta kitto!

Bihar (barixakua, hilak 7) 08.30etan hasi eta 11.00ak bitartean, Armeria Eskolan Automatizazio eta Robotika Industrialeko 2. mailan diharduten ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte ikastetxean bertan, areto nagusian. Aurkezpena publikoa izango da, hau da, joan nahi duen edozeinek izango du sartzeko aukera. Ekitaldian lau proiektu aurkeztuko dituzte: ikusmen artifizialarekiko piezen kontrolerako proiektua, termometro eta higrometroen prentsatuaren ingurukoa, OMRON automata erabiliz birmoldaketa egitekoa eta Yamaha Robota eta S7-1200 Automata izenekoa.  Aurkezpen guztiak gaztelaniaz egingo dituzte, 2. proiektua salbu (hori ingelesez egingo dute, hirueledun zikloko ikasleak dira-eta).