Arragueta kalea Arikitzanetik Urkizuraino konpontzeko proiektua aurkeztu du Udalak
2023/04/18
17:30
eta kitto!
Udalak eskura du dagoeneko Arragueta kaleko birgaitze-proiektua eta horren aurkezpena egin dute gaur goizean Jon Iraola alkateak eta Alberto Albistegi Obra Saileko zinegotziak, gaur goizean bertan dokumentua Obra Batzordean aurkeztu eta gero. Adierazi dutenez, izaera estrategikoa duen jarduketa bat da eta espazio hori berrurbanizatzea ahalbidetuko du, “irisgarritasuna eta komunikazioa hobetuz, oinezkoentzako tokia irabaziz, eta, gainera, espaloiak eta galtzada eraberrituz”. Egitasmoak Arraguetaren eta Arikitzaneko zubia kalearen arteko bidegurutzetik Urkizuko parkeraino eta Bittor Sarasketa kalerainoko tartean egingo diren lanak jasotzen ditu.
Alkatearen berbetan, “proiektu honek aukera emango digu eibartarrok asko erabiltzen dugun kale horren irisgarritasuna nabarmen hobetzeko, eta, aldi berean, seguruagoa eta erosoagoa egiteko. Herritarrek asko eskatzen duten proiektua da eta, 17., 19. eta 16. zenbakidun eraikinak eraisteari esker, gauzatu ahal izango dugu.”. Ildo horretan, zenbaki bakoitien eraisketa nahi baino gehiago atzeratzen ari dela onartu du Iraolak. Gaineratu duenez, eraikinak bota ahal izateko, argindarra etxeetara eramateko kablea lur azpitik sartzeko lanak egin behar dituzte ezinbestean. Une honetan, eraikinen jabeak Iberdrolak aurkeztu dien aurrekontua onartzeko zain daude.
Gaur aurkeztu duten egitasmoari esker Arraguetako espaloiak handituko direla nabarmendu dute: “Zabalera, bi aldeetan, gutxienez bi metrokoa izango da, eta, tarte batzuetan, hiru metroraino iritsiko da. Galtzadak hiru metro eta erditik lau metrora bitarteko zabalerak izango ditu kale osoan”.
Kalearen diseinua Arikitzaneko bidegurutzetik Errebaleraino doan zatian egin denaren jarraipena izango dela aurreratu dute: “Alegia, galtzada inprimatutako asfaltoz egingo da (adokinen imitazioa), eta espaloiak eta galtzada maila berean egongo dira oinezkoen mugikortasuna errazteko. Argiteria publikoa ere hobetuko da, eta beste hiri-altzari batzuk ere jarriko dira”.
Obrari esker, bestalde, uraren hornidura eta saneamendu-sareak berriztuko dira. Lan horiek Gipuzkoako Urak entitatearen eskumenekoak dira eta proiektuaren barruan egingo dira. Gainera, Arragueta eta Bidebarrieta arteko konexio bat egitea aurreikusten da, “Udalak laster erosiko duen 16. zenbakiko eraikina bota ondoren espazioa irabaziko baita bertan”.
Obraren kostua 1.030.000 eurokoa da (BEZa barne) eta Eibarko Udalak ordainduko du. Esandakoari jarraituta, laster aterako dituztelanak lizitaziora.