Arragueta kalea ixteak aldaketak eragin ditu trafikoan eta Barrena eta Urkizuko autobus geltokietan
2022/10/17
11:46
eta kitto!
Gaur goizean itxi dute Arragueta kalea ibilgailuentzat, Gipuzkoako Urak-ek Bittor Sarasketa kaleko ur-hornidurako sarea berritzeko lanak direla eta. Hori dela eta, barixakura arte (egun hori barne) Arragueta itxita egongo da trafikoarentzat eta ibilgailuek beste bide alternatibo batzuk erabili beharko dituzte: turismoak eta hirugarren kategoriarainoko ibilgailuak (10 Tonatik beherakoak) Bittor Sarasketatik joan ahalko dira, Matsariara edo Estaziño kalera, eta handik Errebalera, ohiko bidetik. Eta ibilgailu astunak (kamioiak eta autobusak) ezin izango dira joan Bittor Sarasketatik eta beste bide alternatibo batzuk hartu beharko dituzte erdigunera joateko, bereziki saihesbidetik. Horrekin batera, eta desbideratze horren ondorioz, autobus-linea batzuetan kendu egingo dira Barrena eta Urkizuko geltokiak.