Arraguetako 17. zenbakia aurri egoeran dagoenez bizilagunak ezin izango dira bueltatu
2019/12/04
16:39
eta kitto!
Aurreikusita zegoen moduan, Arragueta kaleko 17. zenbakiko jabetzak eraikinaren egoeraren berri eman du Udalean eta, horrekin batera, bere erabakiaren inguruko txosten teknikoa aurkeztu du. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, txosten teknikoan jasota dagoenaren arabera, bertako bizilagunak euren etxebizitzetara ezin izango direla bueltatu ondorioztatu dute eta, horrez gain, eraikina aurri egoeran dagoela azaldu dute. Gauzak horrela, “bizilagun horiei bakoitzaren egoeraren araberako irtenbide bat emateko” Udalak lanean jarraitzen duela adierazi dute. Bestalde, alkateak bizilagunei egoeraren berri lehenbailehen emateko eskatu dio jabetzari.