Arraguetako orubea erabiltzeko baimena eskatu die Udalak lursailetako jabeei
Helburua da orubea espazio publiko bihurtzea, herritar guztiek erabili ahal dezaten
2024/05/22
11:30
eta kitto!
Udalak gutun bat bidali die Arragueta 11, 13, 15, 17, 19, 21 eta 23 lursailetako jabeei aldi baterako doako erabilera eskatzeko. Helburua da orubea espazio publiko bihurtzea, herritar guztiek erabili ahal dezaten. Gune hau herritar guztiei mesede egiten dieten proiektuetarako aprobetxatu nahi duela adierazi du Eibarko Udalak.
Udaletik azaldu dutenez, "eskaera hiri-plangintzako prozesu baten erdian sortu da, eibartarren bizi-kalitatea hobetzeko eskura dauden baliabideak optimizatzeko. Azpimarratzekoa da aipatutako lurrak jabetza pribatukoak direla; horregatik, Eibarko Udalak lurzatiak behar bezala erabiltzeko eta kontserbatzeko konpromisoa hartu du".
Bestalde, eibartarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiri-ehuna biziberritzeko asmoz, Eibarko Udalak Arragüeta kalea berrurbanizatzeko proiektua iragarri zuen. Plan integral hori 2024. urterako dago programatuta, eta bere helburu nagusiak oinezkoentzako azpiegitura hobetzea eta inguruko bide-lotura optimizatzea dira. "Proiektuaren ezaugarri nagusietako bat espaloiak handitzea eta txukuntzea izango da, oinezkoentzat espazio irisgarriagoak eta seguruagoak sortuz. Gainera, kalearen trazadura birmoldatu egingo da, trafiko-fluxua optimizatzeko eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko", esan dute.
Ekimen honen berrikuntza nabarmenetako bat Arragüeta kalearen eta Bidebarrieta kalearen (hiriko bi arteria garrantzitsu) arteko lotura planifikatua da. Lotura estrategiko horrek bi bideen arteko sarbidea errazteaz gain, hiri-eremuko sektoreen arteko elkarreragin handiagoa ere sustatuko du.
"Arragueta kalearen berrurbanizazioa hiri modernoago, inklusiboago eta jasangarriago baterako urrats esanguratsua da", adierazi du Jon Iraola alkateak. Era berean, "hiri-espazio funtzionalak sortzeaz gain, estetikoki atseginak eta gure herritarren beharretara egokituak izango diren hiri-espazioak sortzeko konpromisoa dugu".