Arrate bezperako bertso-afarirako azken txartelak lortzeko aukera
2017/09/01
09:28
eta kitto!
Irailaren 7an Kantabria jatetxean egingo den bertso-afarirako azken txartelak salgai daude oraindik Kultu eta Sagar-Bitza tabernetan eta Kantabrian bertan. Sebastian Lizasok, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta Onintza Enbeitak osatutako laukoteak jardungo du ekitaldi horretan, Jon Mikel Mujika gaijartzailearen aginduetara. Afaria gaueko 21:00etan hasiko da eta menua eta prezioa azken urteotako berberak dira: entsalada mistoa, fritoak, entrekota guarnizioarekin eta tarta, 32 eurotan. Txartelrak geratzen badira behintzat, aukera izango da egunean bertan (Kantabria jatetxean, jakina) txartela erosteko.