Arrate Kultur Elkarteak marrazketa eta luzaketa tailerra antolatu du otsailaren 28rako

Arrate Kultur Elkarteak marrazketa eta luzaketa tailerra antolatu du otsailaren 28rako
2026/02/19 11:14
Silbia Hernandez

Marrazketa eta Luzaketa tailerra antolatu du Arrate Kultur Elkarteak otsailaren 28rako (zapatua). Maite Arriaga eta Nuria Rodriguezen eskutik egingo den saioak ordubeteko iraupena izango du (10:00etatik 11:00etara) eta, azaldu dutenez, “luzaketak egiten dituzten modeloen marrazkiak egingo dituzte, pose eta mugimenduen zirriborroak eginez marrazketan hobetzeko”. Kulturaleko bazkideentzat prezioa 20 eurokoa da (25 eurokoa besteentzat), eta izena emateko 668516893 (Maite) edo 672275578 (Nuria) telefono zenbakietara deitu daiteke.