Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa ikus daiteke Topalekun
Urriaren 11ra bitarte egongo da ikusgai, astelehenetik barixakura, 19:00etatik 21:00etara.
2026/10/02
10:33
Silbia Hernandez Arrazola
Aurreko barixakuan inauguratu zuten Arrate Kultur Elkarteko bazkideek urtero egiten duten erakusketa kolektiboa. Urriaren 11ra arte egongo da ikusgai Topalekun, astelehenetik barixakura, 19:00etatik 21:00etara.
Kantu saio irekiak bueltan
Bestetik, astelehenean (urriak 5) egingo da ikasturte berriko lehen kantu saio irekia, 19:00etan, Kulturalaren lokaletan. Kantak euskaraz izaten dira, eta saioak aste bitik behin egingo dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, “asmoa ez da koro bat egitea, saio irekiak dira”.