Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa zabaldu dute Topalekuan

Urriaren 6ra arte egongo da ikustera joateko aukera.
2024/09/21 11:54
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak bazkideen erakusketa kolektiboa zabaldu zuen atzo Topalekuan. Urtero bezala, elkarteko bazkideen orotariko artelanak ikusi ahalko dira bertan, urriaren 6ra arte. Erakusketa egunero bisitatu daiteke, 19:00etatik 21:00etara, eta 12:00etatik 14:00etara asteburuetan.