Arrateko Bertso Afari arrakastatsua izan zen domekan
Bertsozaleek gogotik gozatu zuten bertso-saioarekin
2025/09/09
11:23
eta kitto!
Ohiturari jarraituz bertso doinuek bete zuten Tiro Pitxoi jatetxea Arrateko jaien bezperan, domekan. Bertsotara etorri zen laukotea ere ez zen nolanahikoa, Maialen Lujanbio, Maider Arregi, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariek saio bikaina eskaini zuten Jon Mikel Mujikaren esanetara. Gaiak ere askotarikoak izan ziren, sakonak, umore kutsukoak,aktualitatekoak... Tiro Pitxoi jatetxean elkartu ziren hirurogeitik gora bertsozaleen gozamenerako.
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen bertso-saioak 32. edizioa bete du aurten. 1993an antolatu zuen lehena eta Kantabria jatetxean egin izan da itxi zuten arte. Aurten laugarrenez hartu ditu afaria eta bertso-saioa Arraten zabalik jarraitzen duen jatetxe bakarrak.