Arrateko bertso-afarirako txartelak bazkideentzat salgai

Arrateko bertso-afarirako txartelak bazkideentzat salgai
2015/07/06 00:00
eta kitto!

Arrateko jaiak direla eta, irailak 7an (astelehenean) 21.00etan Kantabria jatetxean egingo den bertso-afarirako txartelen salmenta hasi da …eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideentzat: uztailaren 17ra arte bakarrik bazkideei salduko zaie (bazkide bakoitzari sarrera bana), 31 eurotan, …eta kitto!-n (Urkizu, 11 solairuartean), 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Bazkide ez direnentzat salmenta, berriz, uztailaren 18an hasiko da, 32 eurotan, Sagar Bitza, Kultu eta Kantabria tabernetan. Aurten Sebastian Lizaso, Unai Agirre, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariek hartuko dute parte eta gai-jartzailea, berriz, Jon Mikel Mujika izango da.