Arrateko jaiak prestatzeko bilera deitu dute gaurko

Arrateko jaiak prestatzeko bilera deitu dute gaurko
2015/07/13 00:00
eta kitto!

Arrateko jaietarako egitaraua prestatzeko bilera deitu dute Kultura sailetik gaurko (astelehenerako, hilak 13rako). Parte hartu nahi duen jende guztiarentzat zabalik egingo den bilera 19.00etan hasiko da, Portalean (3. pisuko ikastaro gelan). Horrekin batera, jaietan txosna edo posturen bat ipini nahi duenak uztailaren 17rako (13.30etarako) aurkeztu beharko du horretarako eskaera, Pegoran.