Arrateko jaiek asteburua beteko dute
Aurten Arrateko Amaren jaiek asteburuarekin bat egingo dute eta, eguraldiaren inguruko aurreikuspenek euria egingo duen ala ez zalantza eragiten diharduten arren, betiko lez Arrateko jaiek jende mordoa erakartzea espero dute antolatzaileek.
Urteroko moduan, jaiak direla eta autobus zerbitzu berezia egongo da zapatuan eta domekan. Arrate bezperan, Arratera igotzeko autobusak egongo dira gaueko 20.00etan, 21.00etan eta 22.00etan (Ego-Gainetik). Arrate egunean (bezperako goizaldean), Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 03.00etan, 04.00etan, 05.00etan, 06.00etan, 07.00etan eta 08.00etan. Arratera igotzeko autobusak, berriz, Toribio Etxebarriatik irtengo dira 09.00etatik aurrera, bete ahala. Egun osoan gora eta behera ibiliko dira autobusak. Jaisteko azkena 21.00etan irtengo da Arratetik. Txartelak 2 euro balioko du. Horra astebururako egitaraua:
Iraillak 7, Arrate bezperia
11.00.- Arratera igoeria, Eibarko Bizikleta Plazatik ("Galerosetik") urtenda.
13.00.- Trikipoteua.
13.00.- Herri kirolak.
15.00.- Herri bazkarixa.
18.00.- Mezia Arrateko Santutegixan eta, ondoren, Salbea. Jarraixan, txupinazua eta kanpai-errepika.
21.00.- Bertso Afarixa: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujabio eta Iker Zubeldia. Gaijartzaillia: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxian. Antolatzaillia: ...eta kitto! Euskara Elkartea.
23.00.- Rock kontzertua: Cobra, Kaotiko eta Anai Arrebak.
04.00.- Jolasak.
Iraillak 8, Arrate eguna
10.00.- Azittaingo surtidoretik urten eta Arratera igoeria, Ama Birjiñaren pausuen bide
zaharretik. Saldia, txorizua eta ardaua banatuko dittue Zesteroko itturrixan Jai Batzordiak antolatuta.
10.00.- Kittonbolia!
10.30.- Kalejiria Eibarko Usartza Txistulari taldiaren eskutik.
11.00.- Meza Nagusixa Arrateko Santutegixan. Kezka dantza taldiak eta Usartza Udal Txistulari taldiak Arrateko Amaren ezpatadantzia egingo dabe. Ondoren, Arrateko Amaren prozesiñua, Usartza Txistulari taldiak, Jainaga eta Narbaiza trikitilarixak, Kezka Dantza Taldiak, bertsolarixak eta agintarixak lagunduta. Arrateko Amaren ezpata-dantzia egingo dabe.
12.00.- Presuen eskubidien aldeko alkarrataratzia.
12.30.- Kezka Dantza Taldiak eta Usartza Udal Txistulari Taldiak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dittue zelaixan.
13.30.- Trikitilari eta bertsolarixen saiua.
17.00.- Bertsolarixen saiua.
17.00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Sarixa. Antolatzaillia: Asola Berri alkartia.
17.30 / 20.30.- Bete zaitez… baina emozioz! Alkoholaren inguruko kanpaiña informatzaille eta hezitzaillia. Sasoia alkartiak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebenziñorako alkartiak) alkoholemia kontrolak egingo dittu. Antolatzailliak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikuaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
17.30.- Dantza solte txapelketia. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidauta (bost 15 urtetik gorakuak eta beste bost 15 urtetik beherakuak).
18.30 / 21.00.- Dantzaldixa Drindots taldiarekin.