Arrateko santutegiko Zuloagaren koadroak Alemaniara eraman dituzte
2023/09/18
11:39
eta kitto!
Arrateko santutegirako Ignacio Zuloagak pintatu zituen lau margolanak aldi baterako laga dituzte, Alemanian erakusteko. Aurreko asteburuan Municheko Kuntshalle museoan zabaldu zuten “Myhtos Spanien. Ignacio Zuloaga 1870-1945” izeneko erakusketa Eibarko pintoreari Alemanian eskainitako “lehen erakusketa integrala” da eta han ikusi ahalko dira koadroak. Muestra hori Hamburgoko Buceriur Kunst Forumera aldatuko dute ondoren, eta bertan izango da ikusgai maiatzaren 26ra arte. Erakusketa horretan Zuloagaren 80 artelan bildu dituzte, eta tartean dira Arrateko santutegikoak, estatutik lehenengo aldiz irteten dutenak. Hor dira baita Donostiako San Telmo museoak lagatako beste bi kuadro ere: 1913ko “Torerillos en Turégano” eta 1900eko “Parisinas (en Saint Cloud)”. Erakusketaren aurkezpenean, Enrique Laborde pintorearen birbilobak Arrateko santutegiko lanak aipatu zituen bereziki. Bilboko Arte Ederretako museotik eta Madrilgo Reina Sofiakotik ateratako beste obra batzuk ere badira tartean, Argentina, AEB eta Mexikotik bidalitako beste batzuekin batera.