Arratsaldean ere ospatuko dugu Euskararen Eguna, 18:00etan Untzagan hasiko den ekitaldi irekian
2015/12/03
00:00
eta kitto!
Herriko ikasleek goiz osoa eman dute Untzagako Mintzodromoan atzera eta aurrera, taldeka txandakatzen, Eibarko Euskalgintzak udalaren laguntzarekin Euskararen Egunaren harira antolatutakoetan parte hartzen. Bazkaltzeko atsedenaldi laburra egin eta gero, arratsaldean jarraituko dute jarduerek, Untzagak hartuko duen ekitaldi irekian, honako egitarauarekin:
18:00: Zumba-saioa, monitoreen laguntzarekin, Untzagako harmailetan (45 minutu).
18:30 - 18.45: Euskeraren aldeko mezuak irakurriko dira (DBHko ikasleek egindakoak). Tartean, Euskararen Egunarekin bat egin nahi dutenek euren izena horma-irudian idazteko aukera izango dute.
18:45: Helioz betetako 500 globoak banatzen hasiko dira.
19:00: Globoak aireratuko dira.