Arratsaldeko 19.00etan bueltatuko da #SagardoEguna Untzagara
2014/10/04
00:00
eta kitto!
Goiza giro ederrean igaro dugu Untzagan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako #SagardoEgunaren 21. edizioan. Bazkaltzeko atsedenaldia amaituta, sagardo jaiak 19.00etan ekingo dio arratsaldeari (tiketen salmenta 18.30etan hasiko da). Sare sozialetan parte hartzeko gure eskaerari ederto erantzuten zabiltzate eta honezgero zuen partekatutako kontakizun eta argazki mordoa, tartean "selfie" asko ailegatu zaizkigu, arratsaldean ere hala jarraitzea espero dugu. Goizeko argazkien bilduma oraintxe bertan igo dugu Facebookeko gure orrira eta poliki-poliki bilduma handitzen joango gara, arratsaldeko argazkiekin eta baita zuek partekatzen dituzuenekin ere.