Arrikrutzeko kobetan izan ziren asteburuan familia berbalagunak
Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako familiek goizpasa ederra egin zuten zapatuan
2026/10/21
07:08
eta kitto!
Joan den zapatuan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako hainbat familia Oñatiko Arrikrutzeko kobazuloak bisitatzen egon ziren. Goizean autobusa hartuta pozarren abiatu ziren 50 bat lagun, heldu zein umeak, Oñatirantz. Gipuzkoako lurpeko sistemarik luzeena eta zabalena dira kobak, 15 kilometroko galeriaz osatuak. Oñatiko Araotz auzoan daude, Aizkorri mendilerroaren bihotzean. Geologo edo paleontologo izan gabe ere, goizpasa ederra pasa zuten gidariaren azalpenak entzun eta inguruan zuten edertasunaz gozatzen.

