Arropa eta osagarrien posterrak banatu ditu …eta kitto!-k herriko dendetan
2022/04/22
10:55
eta kitto!
Arropak, oinetakoak eta osagarriak saltzen dituzten dendetan horma-irudi berria banatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. A2 neurriko posterretan euskaraz eta gazteleraz ageri dira establezimendu horietan gehien erabili ohi diren berbak. Dendariek pozarren jaso dute “Euskeraz primeran!” kanpainaren barruan egindako material berria.
Bezeroen eta dendarien arteko euskarazko harremana erraztea du helburu …eta kitto!-ren ekimen berriak: “Batzuetan lotsagatik, beste batzuetan ohitura faltagatik, edo euskaraz zelan esaten den ez dakigulako, baina sarri gazteleraz eskatzen dugu behar duguna. Posterretan argi ikus dezake bezeroak behar duen hori euskaraz nola esaten den; beraz, pentsatzen dugu errazago animatuko dela euskaraz eskatzera”, elkarteko arduradunen berbetan. Besteak beste, gona, soinekoa, bainujantzia, mendiko botak, gerrikoa edota betaurrekoak bezalako berbak biltzen ditu posterrak, ondorengo orrietan ikus dezakezuen moduan eta, horrekin batera, koloreak, neurriak eta materiala ere azaltzen dira.
Urtebetean zazpi horma-irudi
2020ko abenduan hasi zen …eta kitto! Euskara Elkartea herriko dendetarako horma-irudiak egiten. Azkeneko hau zazpigarrena da. Arraindegiak eta harategiak izan ziren posterrak jasotzen lehenak, eta haien atzetik etorri ziren okindegienak eta fruta-dendenak. Gero, ostalaritzari zuzendutako materiala banatu zuen …eta kitto!-k Eibarko tabernetan; tabernari eta bezeroen artean erabili ohi diren hainbat esaldi eta berba biltzen zituen posterrak eta, horrekin batera, oinarrizko hiztegitxo bat ere jaso zuten tabernariek.
Kirola ere ez da ekimen honetatik kanpo gelditu eta, Eibar Fundazioarekin egindako elkarlanari esker, futbolari eta, oro har, kirolari buruzko bi kartel argitaratu eta banatu ziren joan den ikasturtean herriko ikastetxe, euskaltegi, prestakuntza-zentro eta kirol-instalazioetan.
Ikastetxe eta euskaltegietan ere banatuko dira
Dendetan ez ezik, herriko eskoletan eta euskaltegietan ere banatuko ditu posterrak datozen egunotan elkarteak: “Posterra oso tresna bisuala da eta, beraz, oso erabilgarria izan daiteke edozein ikaslerentzat. Aurreko posterrek interes handia piztu zuten irakasle zein ikasleen artean, eta pentsatzen dugu hau ere haien gustukoa izango dela”.
PDFbezala deskargatzeko i bi aldiz ikutu irudia