Artisau eta baserritarren azokak bete zuen zapatu goiza

Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, asteburu osoa hartu du 60. Eibarko Euskal Jaia ospatzeko egitarauak.
2025/05/26 18:34
eta kitto!

Eibart, Eibarko Baserritarrak eta Debemenen eskutik Toribio Etxebarria kalean egin zen artisau eta baserritarren azokarekin hasi zen Euskal Jaiko zapatua. Horrekin batera, Astelena frontoian V. Pala Txapelketaren finalak jokatu ziren, eta Deportibo parean herri-kirolak izan ziren protagonista. Gainera, bazkaltzeko ordura arte kale animaziorik ez zen faltan izan, txistulariak eta trikitilariak kalejiran ibili ziren eta.