Asier Cuevasi omenaldia egingo diote gaurko txotx-ean
2013/01/25
00:00
eta kitto!
Iruki sagardotegiak programa berezia prestatu du gaur (barixakua, hilak 25) arratsalderako, Eibarren txotxa zabaltzeko. Ekitaldiak 19.00etan hasiko dira, herriko erdialdean Agirrebeña anai-arrebek alaituko duten kalejirarekin. 19.30etan herri kirolak hasiko dira: Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariak eta Dioni Kortina harrijasotzaileak erakustaldia egingo dute, Iruki sagardotegi parean dagoen parkean. Sagardo-dastaketa, berriz, 20.00etan hasiko da, Egoitz Zapirainen eskutik eta afaria eta Asier Cuevas korrikalariari omenaldia 21.00ak aldera, txotxa zabaltzearekin batera hastea dago aurreikusita. Jarraian, erromeria egingo dute han bertan, Agirrebeña anai-arrebekin.