Asier Errasti Film Laburren Jaialdiko laugarren txanda hartuko du Coliseok
Gaur beste hamar pelikula emango dituzte
2024/11/07
12:19
eta kitto!
Coliseo antzokiak, 20:00etan hasita, aste honetako egun guztietan bezala, Asier Errasti Film Laburren Jaialdiaren 25. edizioko beste saio bat proiektatuko du gaurkoan. Eskainiko diren 12 pelikulak honakoak izango dira, euskarazko "Dena asmatuta dago" tartean: Rocio Rubioren “Mierda para mamá” (3’ 38’’), animaziozko Chelo Loureiro “Yo voy conmigo” (7’ 06’’), Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” (14’ 49’’), Celia de Molinaren “Cuarentena” (6’ 16’’), Marine Auclair-en “Blava terra” (19’ 51’’), Pablo Conderen “La piscina vacía” (12’ 04’’), Carlos Gomezen “Tribu” (20’ 00’’), Sonia Estevezen animaziozko “Plazer bat” (4’ 05’’), Ceres Machadoren “Génesis” (11’ 31’’) eta Jose Antonio Gutierrezen “Tumbas vecinas” (16’ 24’’).