Asier Errasti jaialdiko emanaldiak astelehenean hasiko dira
Plano Corto elkarteak antolatutako XIV. Eibarko Asier Errasti Laburmetraia Jaialdirako lanak jasota eta finalistak aukeratuta, horien proiekzioak datorren astean eskainiko dituzte Coliseoan, astelehenetik aurrera egunero 20.00etan eta sarrera doan izango da. Javier Agirresarobe Sarirako finalistak Josecho de Linares ("Mi ojo derecho"), Chema García Ibarra ("Mistero"), Jorge Dorado ("El otro"), Curro Rodriguez Villalba ("No hair, no paranoia"), Adrian Agrelo ("The Baskles"), Maria Gordillo ("Presence Required"), Daniel Gil de Suarez ("Buenos Aires"), Manuela Moreno ("Pipas"), Borja Cobeaga ("Democracia"), Sergi Marti Maltas ("Division Azul"), Manuel Aguilar ("Hoy quiero confesar"), Kepa Sojo ("Loco con ballesta"), Raul Mancilla ("Formen Fila"), Angel Gomez Hernandez ("Y la muerte lo seguia"), Jon Aitz Urrutxi ("On egin"), Juan Manuel Aragon ("I feel lost"), Andrea Casaseca ("Sinceridad"), Javi Muñoz ("30 segundos") eta Xaco Baño ("Anacos"). Animazioan Izibene Oñederra ("Hotzanak, for your own safety"), Juanma Suarez ("Alfred y Anna"), Coko Riobóo ("El ruido del mundo") eta Francisco J. Cabrera ("Project K-9") lehiatuko dira eta euskerazko atalean, berriz, Asier Altuna ("Zela Trovk"), Kote Camacho ("Elkartea"), Asier Urbieta ("Arconada") eta Ander Parody Garai ("Bosgarren segmentua"). Sari banaketa ekitaldia, berriz, hilaren 16an (zapatuan) izango da 19.30etan Portalean eta orduan emango dituzte ezagutzera irabazleen izenak.