Asier Serranok Euskadi Literatura Saria irabazi du "Euskarazko Literatura" modalitatean
2017/09/29
14:52
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak gaur eman ditu ezagutzera aurtengo Euskadi Literatura sarietako lehen hiru irabazleak, Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian egindako agerraldian. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eman dituzte irabazleen izenak Euskarazko Literatura, Gaztelaniazko Literatura eta Euskazko Saiakera modalitateetan:
- Euskarazko Literatura: Asier Serrano, "Linbotarrak".
Gaztelaniazko Literatura: Fernando Aramburu, "Patria".
- Euskarazko Saiakera: Arantxa Urretabizkaia, "Bidean ikasia".
Gainontzeko lau irabazleak bi aste barru emango dira aditzera: Gaztelaniazko Saiakera, Euskarazko Literatura Itzulpena, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa. Sariak azaroaren 13an banatuko dira, Bilboko Azkuna Zentroan izango den gala batean.