Aspaldiko partez EAJ-PNV nagusi Eibarren #U21 #eibar

Aspaldiko partez EAJ-PNV nagusi Eibarren #U21 #eibar
2012/10/22 00:00
eta kitto!

2005eko Eusko Legebiltzarrerakoak kenduta, PSE-EEk mota guztietako hauteskundeak irabazi ditu Eibarren. Iazko azaroaren 20an Bildu 300 botora hurreratu zitzaion eta, orain dela lau urte, orduan ere Jaurlaritzako hauteskundeetan, EAJ-PNV 150 boto eskasera geratu zen. Oraingoan, baina, harrapatu ez eze, pasatu egin du.
Berriro ere argi geratu da hauteskunde guztiak ez direla berdinak eta udal hauteskundeetan ez bezala erantzun dute boto-emaileek. Horren adibide garbia dugu PP-k izan duen gorabeheretan azken urte eta erdian: udal hauteskundeetatik Kongresurakora 900 boto egin zituen gora, Raxoiren aldeko olatuarekin, oraingoan berriro lehenengora bueltatzeko.
EH-Bilduk ehun bat boto galdu ditu azken hauteskundeetatik, PSE-EEk 350 gutxi gorabehera eta PPk aipatutako 900 horiek. EAJ-PNVk, baina, udalerako hauteskundeetatik Kongresurakoetara 850 irabazi zituen eta orain, beste jauzi bat emanez, beste 750 irabazi ditu, Eibarren nagusi bihurtzeraino. Argi dago horrelako emaitzak ezin direla berehala Udalerako hauteskundeak balira moduan hartu, baina atzoko emaitzak zinegotzietara pasatuz, oso bestelako Udala erakutsiko ligukete.
Euskal Autonomi Elkarteko lau hankako mahaia badirudi gurean ere finkatzen doala, batez ere Ezker Batua-Berdeak eta Ezker Anitzaren artean egon den banaketaren inguruko gertaerekin. Ordezkaritza lortzea hori baino garestiagoa da.