Aste honetan banatuko dute herriko eskoletan Txikitto hilbetekaria

Aste honetan banatuko dute herriko eskoletan Txikitto hilbetekaria
2024/01/22 17:24
eta kitto!

Dagoeneko Eibarko LH-ko ikasleen eskuetan dago TXIKITTO aldizkariaren 221. alea (hemen daukazu PDF formatoan).

"Ikasleekin berriketan" atalean, La Salle Isasi ikastetxekoek baserriaren inguruko lanketa egin dute  eta bertako tresnei, lanak egiteko moduei, ohiturei eta abarrei buruz ikasteko aukera izan dute. Hona hemen euren azalpenak. Bideoan ere ikus ditzakezue:

AITXITA-AMAMEKIN BERBETAN atalean Higinia eta Miren amama eta biloba elkartu ditugu oraingoan. Iturburun ikasten du Mirenek, 6. mailan. Goxo hartu gaituzte biek amama eta aitxitxaren etxean elkarrizketa egiteko. Eta hemen duzue bertan izandako solasaldiak eman zuena.

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak, ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.