Aste honetan banatuko da Txikitto hilabetekaria, Aratosteetako argazkiekin
2022/03/14
12:30
eta kitto!
Aste honetan banatuko da TXIKITTO aldizkariaren 207. alea, martxoko alea (hemen daukazu PDF formatoan).
“Ikasleekin berriketan” atalean, Arrateko Andra Marin izan gara hilabete honetan, bertan egin duten proiektu bati buruz hitz egiten. 4. mailako ikasleek inkesta bat nola egiten den ikasi dute, baina ez hori bakarrik. Prozesu guztia egin dute eurek, galderak pentsatzetik azken ondorioraino iritsi arte. Nahikari, Jadiga, Malen, Saqlain, Simon eta Davidekin elkartu gara eta oso ondo azaldu digute zer eratako lana egiten duten. HEMEN DAUKAZUE EUREKIN EGINDAKO BIDEOA:
“Aitxitxa-amamekin berbetan” atalean, Iraingo honetan La Salle ikastetxeko amona-ilobak elkartu ditugu …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan: Irati Errekalde La Salleko ikaslea eta haren amama Mari Jose Cid. Galizian jaio zen Mari Jose, Ourenseko herrixka batean, baina txiki-txikia zela etorri zen Eibarrera bizitzera. Elkarrizketa polita egin dio Iratik amamari..
Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ARATOSTEEI eskainitako orrialdeak, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.
Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.