Aste honetan itzuliko dira auzoetara Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Barixaku honetan, etxeko txikienek, Txaltxa Zelain izango dute jolas dibertigarrietan parte hartzeko aukera
Aste honetan itzuliko dira auzoetara Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2026/01/13 17:11
eta kitto!

Gabonetako etenaren ondoren, berriro itzuliko dira herriko auzo ezberdinetara Barixakuak Jolasian ekimeneko hainbat ekintza, txikienen gozamenerako. Barixaku honetan, urtarrilak 16, Txaltxa Zelaik hartuko ditu 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak, 17:00etatik 18:00etara eta doan.

...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimen honek aisia euskaraz pasatzeko aukera ematen die gerturatzen diren umeei. Hurrengo saioak urtarrilaren 23an, Torrekuako parkean, eta 30ean, Urkizuko parkean, izango dira.