Aste Santuko mezak Azitainen

Aste Santuko mezak Azitainen
2016/03/24 00:19
eta kitto!
Azitaingo elizan Aste Santuan egingo diren mezen ordutegia hau izango dela eman nahi diete aditzera herritarrei: Domeka Santuan (20an), 11:00etan, erramuen bedeinkapena eta prozesioa; Eguen Santuan (24an), 17:00etan, Jaunaren Azken Afaria; Barixaku Santuan (25ean), 17:00etan, Jaunaren Nekaldia eta Heriotza; Zapatu Santuan, 17:00etan, Pazko Gaubeila; eta Pazko Domekan (27an), 11:00etan, Jaunaren Piztuera.