Aste Santuko robotika tailerrean izena emateko azken eguna
"STAR WARS eta WALKERS. Stop motion eta bideo edizioa" ikastaroa antolatu dute haur eta nerabeentzat.
2025/04/07
12:21
eta kitto!
Aste Santuko oporretan zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko robotika ikastaroa antolatu du Eibarko Udalak. Ikastaroaren izena STAR WARS eta WALKERS. Stop motion eta bideo edizioa da eta LH 3., 4., 5., 6. eta DBH 1. eta 2.ko mailakoei zuzenduta dago. Indianokuan egingo da bi txanda desberdinetan, Aurrematrikula egiteko epea gaur, apirilak 7, amaituko da.
Informazio gehiago ondorengo estekan eskura daiteke.
Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.