Asteburu honetan ospatuko dituzte jaiak Ipurua auzokoek, egitarau bete-betearekin

Jaien hasierako txupinazoa 20:15ean botako dute eta, jarraian, CV (Caballos de Vapor) taldearen kontzertua hasiko da.
Asteburu honetan ospatuko dituzte jaiak Ipurua auzokoek, egitarau bete-betearekin
2025/09/26 17:47
eta kitto!

Asteburu honetan ospatuko dira Ipurua auzoko jaiak, eta horretarako egitarau bete-betea prestatu dute jai batzordekoek. Gaur, 19:00etan, trikipoteoa egingo da auzoko tabernetan, eta jaien hasierako txupinazoa 20:15ean botako dute. Gauean, herriko musikariek hartuko dute auzoa: 20:30ean, CV (Caballos de Vapor) taldearen kontzertua hasiko da; 21:45ean, Mugi Panderoa erromeria taldearena; eta, gauerditik aurrera, DJ Gorku eta Beato arituko dira. 
Bihar (irailak 27, zapatua) goi- zean goizetik hasiko dute eguna, mendi-bueltarekin, eta gaueko kontzertuen aurretik era guztietako jarduerak egongo dira: salda eta txorizoa, herri-kirolak, bazkaria, bingo musikatua, umeentzako tailerrak... Eta, bezperan bezala, Eibarko taldeek girotuko dute gaua: Urkari (22:00etan) eta EH Sukarra ( 23:30ean) taldeek joko dute, eta ondoren DJ-ak egongo dira. Domekako jarduerak goiz-eguerdian izango dira: igel-toka txapelketa,arku-tiro tailerra, Kaxa-ren dantza erakustaldia eta Ainhoa Arroitak girotutako bermutada egingo dira, besteak beste. Jarraian daukazue egitaraua.

IPURUAKO JAIAK 2025

  • BARIXAKUA 26
    19:00 Trikipoteoa auzoan. 
    20:15 Txupinazoa. 
    20:30 Kontzertua: CV (Caballos de Vapor). 
    21:45 Mugi Panderoa.
    00:00 DJ Gorku eta Beato.
  • ZAPATUA 27
    09:00 Mendi-buelta (Argatxatik abiatuta). 
    11:00 Salda eta txorizoa (Mogeleko patioan). 
    11:30 Herri-kirolak (Mogeleko patioan). 
    15:00 Bazkaria (Mogeleko patioan). 
    17:00 Bingo musikatua. Umeentzako tailerrak (henna, trentzak, aurpegiak margotu, skate…). 
    22:00 Urkari. 
    23:30 EH Sukarra. 
    01:00 DJ-ak.
  • DOMEKA 28
    10:30 Toka eta igel-toka txapelketa, Ipuruako jubilatu etxearen eskutik (San Pio X.a eliza parean). 
    11:30 Txokolate-jana. Arku-tiro tailerra (Jazinto Olabe parkea). 
    12:00 Meza (San Pio X.a eliza). 12:00 Dantza erakustaldia Kaxaren eskutik (Jazinto Olabe parkea). 
    13:00 Bermutada, Ainhoa Arroitak girotuta.