Asteburuak sanjuan usaina dakar

Asteburuak sanjuan usaina dakar
2015/06/12 00:00
eta kitto!

Oraindik egun batzuk falta zaizkigu ekaineko lehen hamabostaldian sartzeko, baina, hala ere, San Juan jaietako giroa poliki-poliki herriko txoko guztiak hartzen joan da eta, konturatu orduko, gaur bertan hasi eta domekan asteburua agurtu bitartean, gure herriko jai nagusien inguruan antolatutako hamaika jarduera eta ekitaldi egingo dira gurean, eta horietako asko, gainera, kirol arloko txapelketak izango dira: besteak beste, Urbat IKE-ren eskutik gaur iluntzean XXVII. San Juan Igeriketa Saria jokatuko da Ipurua kiroldegian eta gauean, berriz, Astelena frontoiak Boxeo Gaua hartuko du.
Biharko antolatu direnen artean, bestalde, azken urteotan egindakoaren bidetik, aurten ere Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldiak hartuko ditu Arratek, goizeko 19.30etan hasi eta 19.30ak arte. Arratsaldeko 18.00etan, berriz, Eibarko zezen plazak zezenketa hartuko du, Campo Ledesmako Lorenzo Rodriguez de Espiojaren zezenekin eta Canales Rivera, Julio Benitez "El Cordobes" eta Alejandro Gonzalezen parte-hartzearekin. Ordu berean, baina Txaltxa Zelaian,  Urko Arkularien Klubaren eskutik arku-tiroan jarduteko aukera izango da, 20.00ak arte. Eta 23.00etan hasita Esne Beltza taldeak Untzagan emango duen kontzertuak jai egitarauan bete-betean murgiltzeko aitzakia paregabea emango dio bati baino gehiagori. Domeka goizerako bestelako plana proposatzen dute Eibarko Txori Lagunak elkartekoek, Eibarko Hiria Txori Kantarien XVI. Txapelketa antolatu dute eta. Arraten jokatuko da,  baina eguraldi txarra eginez gero, Altzubarrenen, Azitaingo frontoian egingo dutela aurreratu dute.
Eta asteburuan motorrak berotzen hasita, hurrengo asteburua noiz ailegatuko zain egon barik, martitzenetik aurrera Untzagako karpan Eibar Rugbi Taldearen Garagardo Jaia zabalduko dute egunero, hilaren 21era arte. Asteburuko agenda osoa jarraian:


BARIXAKUA 12

Dantzari Eguna
19.30.- Dantzari Eguna, Klub Deportiboaren eta Kezka Dantza Taldearen eskutik. AZKEN ORDUAN, EURIA DELA ETA, MOGEL ISASIN EGINGO DA.

Igeriketa
19.45.- XXVII. San Juan Igeriketa Saria, Urbat IKE-ren eskutik. Ipurua kiroldegian.

Dantza
20.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia (3 euro). Coliseoan.

Kontzertua
22.30.- Txalainak (Hertzainak taldearen tributu akustikoa) taldearen kontzertua. Beleko tabernan.

Boxeoa
22.00.- Boxeo Gaua, Gasteiz Sport-en eskutik. Astelena frontoian.

Kontzertua
23.00.- Eibarko Musika Eskolako Mariatxiaren emanaldia. Laurel&Hardy tabernan.


ZAPATUA 13

Olinpiada Txikia
10.00.- Untzaga-Iturburu garraio zerbitzua. 10.15/10.45.- Datorren ikasturtean Iturburura joango direnek ikastetxea ezagutzeko aukera. 11.00.- Ikasle, irakasle eta gurasoek "Niri Euskaraz Mesedez" abestea eta kirol ekitaldia: zirkuitoa edo txinga-frogak (4 urtekoek), kaskara-biltzea edo motorren zirkuitoa (3 urtekoek), uztaien jolasa eta pelota-pasa (5 urtekoek) eta motor lasterketa (2 urtekoek). Atsedena. Nagusien sokatira saioak eta dominak banatzea. 14.00.- Bueltarako garraioa.

Jardunaldia
10.30/19.30.- XXXI. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia. Arraten.

Geltoki Market
10.30/15.00.- Geltoki Market azoka. 11.30.- Umeendako ikuskizuna, Cruz Nogueraren eskutik. Amaieran (12.20) goxokiak banatuko dizkiete umeei (Valle tabernaren terrazan). Juanma Cano DJ-aren saioa, futbolin eta igel-toka txapelketa… Estaziño kalean.

Nesken Rugbi Eguna
11.00.- Rugbi ginkana. 13.30.- Hirugarren denbora (jana eta edana). 14.30.- Brindisa eta bideo emanaldia. 18.00/22.00.- Euskal Garagardo Artisauen erakusketa (T. Etxebarria kalean). 18.30.- Eibarko Trikitilari Gazteek alaitutako trikipoteoa, Untzagatik abiatuta.

Isekin Jardunaldia
11.30.- "Soñadores de Esperanza" ipuin solidarioen salmenta. 12.00.- Txosna zabaltzea. 12.30.- Ipuin-kontalari saioa, Marca Radio-ko Borja Rodriguezen eskutik. 13.15.- Malabar-ikuskizuna, Rufus Handiaren eskutik. 15.00.- Herri-bazkaria (udaletxeko arkupeetan, txartelak egunean bertan 10 eurotan salgai). 17.00.- Ipuin solidarioen salmenta. 18.00.- Txosna zabaltzea. 18.30.- Wu Shu erakustaldia, Ttatt gimnasioko Montxo Kinaren eskutik. 20.00.- "Jukeboz" emanaldia, Biraka Dantza-ren eskutik. 21.00.- Eibar foball taldeko jokalariek sinatutako kamiseten zozketa. Untzagan.

Kontzertua
12.00.- Untzagako jubilatu etxeko abesbatzaren eta gitarren kontzertua eta Jose Airasi omenaldia (2 euro). Coliseoan.

Indianokua
17.00.- Arku-tiroa (18.00etan Txaltxa Zelaian). Pultserak egiteko aukera. Indianokua gaztelekuan.

Zezenketa
18.00.- Zezenketa, Canales Rivera, Julio Benitez "El Cordobes" eta Alejandro Gonzalezen parte-hartzearekin. Campo Ledesmako Lorenzo Rodriguez de Espiojaren zezenak. Zezen plazan.

Arku-tiroa
18.00/20.00.- Arku-tiroa, Urko Arkularien Klubaren eskutik. Txaltxa Zelaiko kioskoan.

Kontzertua
23.00.- Esne Beltza taldearen kontzertua. Untzagan.


DOMEKA 14

Txori-kantariak
09.00/14.30.- Eibarko Hiria Txori Kantarien XVI. Txapelketa. JJJ Memoriala. Eibarko Txori Lagunak-en eskutik. Arraten (eguraldi txarra eginez gero, Altzubarrenen, Azitaingo frontoian).

Txirrindularitza
09.30.- Sanjuanetako LXXX. Txirrindularitza Sari Nagusia, gazteentzat, Eibarko Txirrindulari Elkartearen Eskutik. Irteera 09.30etan Untzagan. Helmuga 11.54etan Urkizun.

Kontzertua
12.30.- Isabel Laspiurren ikasleen "Piano-rock eta beste" kontzertua (3 euro). Coliseoan.

Kontzertua
12.45.- Cielito Musika Bandaren kontzertua. Untzagan.

Indianokua
17.00.- Play/Wii eta pultserak egiteko aukera. Indianokua gaztelekuan.

Gimnasia Erritmika
19.00.- Ipurua Gimnasia Erritmika taldearen erakustaldia. Untzagan.