Asteburuan ospatuko diren Abontzako jaiak aurkeztu dituzte
Gaur (martitzena, hilak 14) aurkeztu dute Abontzako Itturrixa Elkartekoek asteburu honetan ospatuko dituzten jaietako egitaraua. Betiko moduan, gastronomiak eta umeentzako ekitaldiek osatuko dute ardatz nagusia. Jarraian, egitarau osoa irakur dezakezue:
Barixakua 17
18.30.- Txupinazoa eta suziriak.
18.45.- Umeendako ikuskizuna, euskaraz, Patxin eta Potxin pailazoekin: "Txangoa".
19.45.- DJ Xaibor.
19.30.- Jai gastronomikoa: 5. ardo-dastaketa (Mahatsondok babestua).
21.00.- 5. patata-tortila txapelketa.
23.00.- Lehen egunaren agurra. DJ Festa Xaibor-ekin Ipuruako jubilatuen etxeko tabernan.
Zapatua 18
11.00.- Suziriak. Buruhandiak.
11.30.- Umeendako jolasak.
12.30.- Txistorra jana.
14.30.- Herri bazkaria: 400 anoako paella erraldoia.
17.00.- Toka eta igel-toka txapelketa, Ipuruako Jubilatuen Etxearen atarian. Karaokea gazte eta nagusientzat.
17.30.- Txokolate jana gure nagusientzat, Ipuruako jubilatuen etxean.
19.00.- Sari banaketa (toka eta igel-toka).
19.30.- Ardo-dastatze txapelketa (Solera Eibarresak babestua).
19.30.- Gorriti eta bere abereak.
21.00.- Lisker taldearekin berbena.
21.30.- Erretegi erraldoia: saiheski, oilasko izterra eta hanburgesa.
22.00.- Lisker taldearekin berbena.
Domeka 19
12.00.- Auzoko hildakoen oroimenezko meza: lora eskaintza eta Goruntz abesbatza.