Asteburuko Coliseo antzokiko zine-programazioan gazteentzako bi pelikula proiektatuko dituzte
2023/12/14
13:21
eta kitto!
Paul King-en “Wonka” eta Joaquin Mazonen “La Navidad en sus manos” dira umeekin joan daitekeen pelikula biak. Normalean bakarra izaten da estilo horretakoa, eta orain eskaintza bikoiztuko dute. Beste bi pelikulak aurreko asteburuan ere emandakoak dira: Ken Loach-en “El viejo roble” eta Manuel Martin Cuencaren “El amor de Andrea”. Bi horiek dramak dira eta beste biak abenturazkoak, komedia tarteko.
Oraingoa urteko azken asteburu “normala” izango da. Hurrengo bietan, behin Gabonetan sartuta, bakarrik zapatuetan izango dira programazioak.