Astelehenean hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria
2021/01/29
09:54
eta kitto!
Zortzi aste iraungo du seigarren sasoiak, Aste Santura arte. Aurrekoan 60.000 lagunetik gora parte hartu zuten egunero.
Normalean baino motzagoa izango da Egunean Behin jokoaren seigarren edizioa: zortzi aste, Aste Santura arte, alegia. Sakelakorako dagoen euskarazko aplikaziorik arrakastatsuena da, eta dozenaka milaka jokalari batu ditu egunero aurreko sasoietan.
Jokoaren arduradun Codesyntax enpresakoek honela diote: “Ea eusten diogun arrakasta maila horri 2021ean ere. Pandemiaren giroan jokoa babestera animatu direnei eskerrak eman nahi dizkiegu, sariak jarriko dituzte astero-astero, irabazleentzat zein zozketaz aukeratutako jokalarientzat”.
Jokoa hasi eta zortzi astera, sailkapeneko lehen hirurek 150, 100 eta 50 euroko bonuak jasoko dituzte, Elkar dendetan erosteko. Horrez gain, 50 euroko beste bi bonu zozkatuko dituzte.
Babesleen artean, besteak beste, Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa, Elkar, Txepetxa gurpilak, Munduko Hizkuntzen Unesco Katedra, Mondragon Unibertsitatea, Euskal Alien Nazioa ihes-gela (Euskararen Etxean, Bilbon), Danobatgroup eta Lurgida app daude.