Astelehenean hasiko da gripearen kontrako txertaketa-kanpaina
2017/10/20
16:01
eta kitto!
Astelehenean hasiko da gripearen kontrako 2017ko txertaketa-kanpaina eta abenduaren 23ra arte iraungo du. Gripetik babesteko txertaketa-kanpaina arrisku talde hauei zuzenduta dago bereziki: 65 urte baino gehiago dituztenak; gaixotasun kronikoak dituztenak (diabetesa, BGBK, kardiopatiak...); haurdun dauden emakumeak; eta profesional sanitarioak.
Aipatutako talderen batean egonez gero, osasun-txartelarekin ohiko osasun-zentrora joan eta txertoa ipiniko diote, baina, hala ere, aurretik telefonoz deitu eta hitzordua eskatzea komeni da.
![gripetik-babestu.jpg gripetik babestu](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/gripetik-babestu.jpg/@@images/image-0-a2d2f06a3a013fda3ac8aa57943f6dce.jpeg)
Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto erosi dituzte. Bestalde, Osasun Sailetik gripea saihesteko lagungarriak diren hainbat neurri gogorarazi nahi dizkiete herritarrei: erabili eta gero botatzen diren paperezko zapiak erabiltzea; eztula edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea; eta eskuak ur eta xaboiarekin sarritan garbitzea.