Astelehenean jarriko dira salgai Arrateko Bertso Afariko sarrerak
Bazkideentzat salduko ditu lehenik eta behin ...eta kitto!-k
2025/07/10
12:34
eta kitto!
Uztailaren 14an, astelehena, jarriko ditu salgai ...eta kitto! Euskara Elkarteak aurtengo Arrateko Bertso Afarirako sarrerak. Euskara elkarteko bazkideek izango dute sarrerak erosteko lehentasuna. Ohikoa baino 2 euro merkeago (38€), astelehenean hasita uztailaren 23ra arte ...eta kitto!-n (Urkizu 11 solairuartea). Uztailaren 24tik aurrera, berriz, ohiko lekuetan egongo dira salgai: Kultu, Guridi eta Tiro Pitxonen 40€-tan.
32. edizioa izango den honetan ere puntako bertsolariek jardungo dute Tiro Pitxonen, irailaren 7an, domeka: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Maider Arregi eta Andoni Egaña. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Jon Mikel Mujika arituko da.