Astelena Haur Parkea zapatu honetan zabalduko dute
Otsailaren 25era arte egongo da zabalik, eta dohainik izango da merkatarien bonua dutenentzat.
2024/12/04
10:57
eta kitto!
Eibarko Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren arteko egitasmo honek zapatuan, hilak 7, zabalduko ditu ateak. 2025eko otsailaren 15era arte egongo da zabalik. Aisialdiko zerbitzuak ordutegi hau izango du: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era
Erabiltzaileek sarrera ordaindu beharko dute, 3 euro, eta 90 minutu izango dituzte jolasean ibiltzeko. Dohainik izango da merkatarien bonua dutenentzat (gutxienez 20 euroko erosketa egin beharko da bonu bat lortzeko). Frontoiko kantxan dagoen aforoa mugatua da; gehienez 150 haur egon ahalko dira batera.
Izotz-txirrista, berriz, abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra arte egongo da martxan, eta hori ere doan izango da kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan emango diren bonuak aurkeztuta. Barrakak ere ipiniko dituzte, herriko hiru tokitan: Txaltxa Zelaian, Urkizun eta anbulatorio pareko parkean. Barraken prezioa euro batekoa izango da, bonua entregatuta.