Aterri talde eibartarraren emanaldia domekan Soraluzen
2015/09/14
00:00
eta kitto!
Eibar eta Elgoibarko musikariek osatzen duten Aterri taldeak kontzertua emango du datorren domekan (irailak 20), 19.00etatik aurrera Soraluzeko Gaztelupen. Isabel Laspiur (pianoa), Gari Araolaza (gitarra), Alfonso Guillo (kontrabaxua) eta Iñaki (bateria & perkusioak) musikarien eskutik sortutako laukoteak perkusio latinoa eta estandarra, kontrabaxua, pianoa eta gitarra elektrikoa batzen ditu eta eskaintzen duten errepertorioa estilo ezberdinetako kantu ezagunek osatzen dute. Hala ere, taldeak egiten duen musika "latin jazz" etiketan sar daitekeela diote, "herri musika edo folka ez delako eta, jazz iparramerikarra izan gabe, txatxatxa,
mamboa, boleroa, rumba, bossanova, reggaeren bat jotzen dutelako".
mamboa, boleroa, rumba, bossanova, reggaeren bat jotzen dutelako".