Atzo agurtu genituen aurtengo Arrateko jaiak

Kofradixa eta Baserritar Jubilatuen eguna ospatu zen atzo (domeka, irailak 13) eta, urtero bezala, egun osorako egitaraua antolatu zuen Eibarko Udalak.
2026/09/14 12:35
Silbia Hernandez Arrazola

Simon Aldazabal XXXI. Antxitxiketaldiarekin hasi zen eguna. Eguerdian, berriz, Meza Nagusia eta prozesioa ospatu ziren eta, ondoren, Arrateko Jaietako paella lehiaketa hasi zen, zelaian. Eguerdian hasi ziren, baita ere, kadete eta jubenil mailetako pilota partiduak, frontoian. Eta arratsaldean, berriz, idi gazteen erakustaldia hartu zuen Arrateko probalekuak.

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.