Atzo beste hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren
2021/07/07
10:46
eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko bi egunetan gertatu den bezala, eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du 94,63an kokatuz.
Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan, Elgoibarren eta Soraluzen hiruna kasu atzeman dituzte; Mallabian eta Mutrikun bina kasu; eta Deban eta Mendaron kasu bana. Beraz, 18 kasu atzeman dituzte guztira Debabarrenean.
EAEn, atzo, 8.984 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 609 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 66 Araban, 262 Bizkaian eta 257 Gipuzkoan eta 24 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 25 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 6 hildako egon direla.