Atzoko garaipenaren ostean, SD Eibar-ek Elijah Gift fitxatu du

Liverpool FC-ren harrobian hazitako jokalari euskalduna Athletic-etik lagata etorriko da Eibarrera
Atzoko garaipenaren ostean, SD Eibar-ek Elijah Gift fitxatu du
2026/08/31 13:04
Ekhi Belar Errasti

Denboraldiko lehen partidan porrot lazgarria jaso ondoren, SD Eibar-ek ondo eman dio buelta egoerari eta bi garaipen jarraian lortu ditu. Atzo, Andorran, 0-1 irabazi zuen Aleix Garridoren golari esker, nahiz eta ia bigarren zati osoan zehar jokalari bat gutxiagorekin aritu, epaileak Jon Magunazelaia zelaitik bota ondoren.

Garaipen horrekin, Eibarrek sei puntu ditu eta sailkapeneko zazpigarren postuan dago, liderrarengandik puntu bakarrera. Hain zuzen ere, Granada lehen sailkatua izango du arerio Eibarrek datorren iganean, irailaren 6an, 14:00etan, Ipuruan.

 

Gift Eibarrera, Sarasketa Bilbora

Fitxaketak egiteko epea zabalik dagoenez, SD Eibar-ek taldea sendotzen jarraitzen du. Kasu honetan, urtebetez lagata arituko da Eibarren Elijah Gift, 20 urteko aurrelaria.

Gift Korellakoa da, baina 9 urterekin Ingalaterrara mugitu zen bizitzera eta Huddersfield Town taldean hasi zen. 2017an Liverpool FC taldeak harrobirako fitxatu zuen eta, 2023an, Athletic Club-ek milioi bat euro ordaindu zuen berriz Euskal Herrira ekartzeko. Harrezkero, Baskonian eta Bilbao Athletic-en jokatu du, eta aurredenboraldian lehen taldearekin aritu da Edin Terzic entrenatzaile berriaren esanetara.

Lucas Sarasketa SD Eibar-en harrobiko jokalariak ostera, kontrako bidea hartu du eta Athletic-en arituko da datorren denboraldian. Durangoko atzelariak 20 partida jokatu zituen iaz Eibar B taldean, RFEF-ko Bigarren Mailan.