Urbat IKE waterpolo taldeak denboraldi berriri ekingo dio
Urbat IKE-k prest du 2026/27 denboraldi berria, eta irailaren 1ean ekingo die entrenamenduei bere talde eta kategoria guztiekin. Denboraldi berriari begira, Eibarko klubak harrobia indartzen jarraitu nahi du eta haur gehiago waterpolora gerturatzea du helburu.
Horretarako, 2015 eta 2018 artean jaiotako haurrentzako ate irekien jardunaldiak antolatuko ditu klubak. Saioak astearte eta ostegunetan, 17:00etan, izango dira. Parte hartzeko ezinbesteko baldintza bakarra igerian jakitea izango da eta ez da beharrezkoa aurretik waterpoloan esperientziarik izatea.
Jardunaldietan haurrek kirola zuzenean ezagutzeko aukera izango dute, entrenamenduetan parte hartuz eta waterpoloaren oinarriak probatuz. Klubetik azaldu dutenez, helburua igerilekura hurbiltzera animatzea da, igeriketa, talde-lana, estrategia eta dibertsioa uztartzen dituen kirola ezagutu dezaten.