Pello Berrizbeitia 35. izan da UTMB Montblanc lasterketan
Ostiralean, abuztuak 28, UTMB Montblanc lasterketaren CCC probari eman zitzaion hasiera. Parte-hartzaileek 107,8 km-ko ibilbidea zuten aurretik, 6.198 m-ko desnibel positiboarekin eta 6.382 m-ko desnibel positiboarekin. Tartean, eibartar bat zen: Pello Berrizbeitia.
Ez zen lehen aldia lasterketa horretan korrikalari eibartarrarentzat eta esperientzia baliatu zuen proba ondo burutzeko. Berrizbeitiak 12 ordu, 11 minutu eta 21 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko eta sailkapen orokorreko 35 postuan helmugaratu zen, 35 eta 39 urte artekoen mailan 4. sailkatuz.
Lasterketaren irabazlea Cristian Minoggio italiarra izan zen (10:21:48), bigarren Miguel Arsenio portugaldarra iritsi zen 5:37ra eta hirugarren Hans Troyer estatubatuarra 11:41era.