Atzo inauguratu zen #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokak goiz eta arratsaldez zabalduko ditu ateak
2017/03/30
08:44
eta kitto!
Atzo hasi zen bihar arte martxan izango den #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka Armeria Eskolaren patioan, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko LHko ikastetxeek antolatuta (Armeria Eskola, IMH Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Mutrikuko Akuikultura Eskola eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea). Helburu nagusia da eskualdean enplegua sustatzea eta elkargune bat sortzea modu aktiboan lan bila dabiltzanen, ikasleen, lanbide heziketako ikastetxeen eta enpresen artean. Halaber, azokak eskualdeko eskaintza formatibo zabala eman nahi du ezagutzera, eta Lanbide Heziketa lan merkatuaren egungo beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea du helburu, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakutsita. Atzoko irekiera ekitaldian Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuordea, Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria, Antton Tomasena Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako zuzendaria eta Debabarreneko alkateak egon ziren. Gaur goizez (09:00etatik 14:30era) eta arratsaldez (16:00etatik 19:30era) zabalduko dute eta sarrera librea eta doan da. Azokaren osagarri gisa hainbat hitzaldi eta tailer eskainiko dituzte eta, horrez gain, bisitariek hainbat lan eskaintzaren berri jasotzeko aukera ere izango dute.
Gaurko egitaraua
10:00 – 11:00: Jardunaldia: “ETHAZI, Etekin Handiko Zikloen metodología berritzailea”. Iñaki Mujika, TKNIKAko zuzendari exekutiboa.
11:00 – 12:00: Ekintzailetza Tailerra: “Nola sortu zure negozio-ideia propioa?”. Jaione Leibar, DEBEGESAko Enpresa-proiektu berrien zerbitzua.
12:30 – 13:30: Tailerra: “Bideragarritasun plan express-a. CANVAS BUSINESS MODEL eredu bisual eta praktikoa”. Daiteke, LANBIDEren zentro kolaboratzailea.