Aurretiazko borondateei buruzko azken informazio saioa egingo dute gaur Untzagako gizarte zentroan

'Agurtzen' proiektuko arduradunak Arrate aretoan egongo dira, 18:00etatik 20:00etara.
Aurretiazko borondateei buruzko azken informazio saioa egingo dute gaur Untzagako gizarte zentroan
2024/07/17 09:04
eta kitto!

Aurretiazko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko informazioa ematen egongo dira gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Untzaga Gizarte Etxeko Arrate aretoan. Hau izango da ikasturteko azken saioa. Oporren ostean, irailean itzuliko dira, hilero birritan zerbitzua emateko.

Ikasten elkarteak antolatzen duen Esperientzia Eskolako 19. promozioko ikasleek kurtso honen amaieran abiatu duten Agurtzen proiektuaren baitan, aurretiazko borondateen inguruko informazioa emango zaie herritarrei, hilabete bakoitzeko 1. eta 3. eguaztenetan, aipatutako toki eta ordutegian (abuztuan izan ezik). Informazioa ematearekin batera, zalantzak argituko dituzte, eta beharrezkoa den dokumentazioa betetzeko laguntza eskainiko dute.