Margarita Olañeta 'Eibar' aldizkariko zuzendari eta koordinatzailea izandakoa hil egin da

Bihar egingo diote hileta-elizkizuna, 19:00etan San Pio X.aren elizan.
Margarita Olañeta 'Eibar' aldizkariko zuzendari eta koordinatzailea izandakoa hil egin da
2026/11/10 17:12
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur (azaroak 10) hil da Margarita Olañeta Izagirre, 2002tik 2016ra Eibar aldizkariko zuzendari eta koordinatzailea izandakoa, 95 urte zituela.

Ermuko Erdiko kalean, Pedromarianeko etxean 1931n jaioa, familia osoak aitita Pedro Mariaren gomutazko goitizen hori jaso zuen. Ermuko alkate izan zen Ignacio Olañeta eta Rosario Izagirreren bost seme-alabetatik nagusiena izan zen bera. Artean neskatotxoa zela, aita nola espetxeratu, desagertu eta hil zen ezagutu zuen. Bilbon "Huérfanas de guerra" ikastetxean ikasi zuen, 6 urtetik 14 urtera bitartean. 25 urterekin Eibarrera ezkondu zen Jose Mari Kruzetarekin, eta lau seme-alaba izan zituzten. 

Sinesmen handiko emakumea, Vaticanoko II. kontzilioaren joera teologikoetan sakon hausnartutakoa zen, eta katekista ibilitakoa Eibarko parrokiako taldean zein Eibarko eskoletan.

Senarraren heriotza eta gero, Eibar hiruhilabetekariaren zuzendari eta koordinatzaile lanetan jardun zuen 14 urtez, 2002tik 2016ra bitartean.

Horrez gain, sasoi baten, SER kateari lotuta zegoen Radio Eibar irratiaren tertulietan parte hartu zuen. 

Hilbeila Eibarko Funeuskadi Tanatorioan (Otaola, 27) izango da, bihar eguaztena (azaroak 11), 11:00etatik 13:00era etra 16:00etatik 18:00etara. Hileta jarraian izango da, bihar 19:00etan, San Pio X.aren elizan. Goian bego.