Aurretiazko Borondateen inguruko informazio-hitzaldiak egingo dituzte Eibarko Ospitalean
Saioak otsailaren 3an eta 17an egingo dira, eta dokumentua izapidetu ahal izateko bi saioetara joatea beharrezkoa izango da
2026/01/22
11:50
Ekhi Belar Errasti
Debabarreneko ESI-k ‘Aurretiazko Borondateen Dokumentua’ ezagutzeko eta formalizatzeko informazio-hitzaldiak antolatu ditu otsailean. Saioak otsailaren 3an eta 17an egingo dira, 13:00etatik 15:00etara Eibarko Ospitaleko -1 solairuan, areto nagusian.
Hitzaldien helburua herritarrei aurretiazko borondateen dokumentuaren inguruko informazioa eskaintzea da, dokumentu horren bidez norberak bere osasunari eta tratamenduei buruzko erabakiak aldez aurretik jasota uzteko aukera izan dezan. Saioak gaztelaniaz izango dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, dokumentua izapidetu ahal izateko bi saioetara joatea beharrezkoa da. Horregatik, interesa duten pertsonei bi datak agendan gordetzeko gomendioa egin diete.