Aurretiazko Borondateen inguruko bi saio eskainiko dituzte martxoan Eibarko Ospitalean
Debabarreneko ESI-ko Osasun Sare Komunitarioak Aurretiazko Borondateen inguruko tailer bat antolatu du, dokumentu hori zer den, zertarako balio duen eta nola egin daitekeen behar bezala ezagutu nahi duten herritarrei zuzenduta.
Beste helburu nagusietako bat parte-hartzaileei dokumentua betetzen laguntzea da. Horretarako, atal bakoitza zehaztasunez azalduko da, norberaren erabakiak modu argi, koherente eta balio pertsonalekiko errespetuz adierazi ahal izateko. Tailerrak, halaber, dokumentua erregistratzeko aukera eskainiko du, beharrezko izapideak une berean egiteko aukerarekin.
Tailerraren helburua da informazio zehatza eskaintzea eta laguntza ematea etorkizuneko osasun-arretari buruzko erabakiak adierazi eta jasota uzteko prozesuan. Jarduera bi saio presentzialetan egingo da, martxoaren 18an eta 31n, 13:00etatik 15:00etara, Eibarko Ospitaleako areto nagusian.
Tailerra Aurretiazko Borondateen dokumentuari buruzko informazio osoa jaso nahi duten guztiei zuzenduta dago, eta dokumentua betetzeko laguntza profesionala jasotzeko aukera eskainiko du.